Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Algoritmoak

“Algoritmo” hitza azken aldian bogan dago teknologia munduan: algoritmoek hori eta hura egiten dute, gure grina intimoenak ezagutzen dituzte, gizartea eta mundua suntsituko dute… Igarleak balira bezala kontsideratzen ditugu askotan, kontrolatuko bagintuzte bezala. Egia esan, algoritmoa oso mekanikoa da, jarraian ikusiko duzuen bezala, baina mundua behin betiko aldatzen ari da.

 

Beraz, algoritmoa zer den labur eta erraz azaltzen saiatuko gara, eta nola funtzionatzen duen ikusiko dugu, dituen atalak zeintzuk diren ikustearekin batera.

 

Algoritmoak, jarraibide edo arau definitu eta sekuentzialen multzo mugatua da, hau da, bata bestearen atzetik doazenak.

Hauek, arazo bat konpontzea, ataza edo jarduera bat egitea, datuak prozesatzea edo zenbaketa bat egitea ahalbidetzen dute, adibide batzuen artean.

Algoritmoak hiru zatitan banatzen dira:

  – Input edo sarrera: Algoritmoak lan egiteko behar dituen datu guztiak sartzen dira.

  – Prozesua: Sarreran edo inputean jasotakoarekin, algoritmoak zenbait kalkulu logiko egingo ditu arazoa konpontzeko.

  – Output edo irteera: Prozesatzean lortutako emaitzak algoritmoaren irteeran edo outputean erakutsiko dira.