Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Bilatzaileak: alternatiba seguruak

Denok erabiltzen ditugu bilatzaileak gure egunerokotasunean, dela eskola-lanerako informazioa bilatzeko, gaurkotasunari buruzko informazioa jasotzeko, edota Ikma-ren blogarekin ikasteko.

 

Bilatzailea informazioa bilatzeko garatutako informazioa eskuratzeko sistema da. Besteak beste, World Wide Web, Intranet eta ordenagailu lokaletan bilaketak egiteko balio dezake. Bilaketa motorrek baldintza batzuk zehaztuz horiek betetzen dituzten elementuak eskuratzea ahalbidetzen du. Baldintza horiek hitz edo perpaus baten bidezko kontsulten bitartez zehazten dira normalean. Emaitza bezala erakusten duen elementuen zerrenda garrantziaren araberako hurrenkera beherakorrean azaldu ohi da. Emaitza egokiak itzuli ahal izateko bilatzailean gordetako edukiak sarritan eguneratu behar izaten dira.

 

Hasieran esan bezala, internet bilaketak egin behar izaten ditugun bakoitzean erabiltzen ditugu bilatzaileak, eta euren esku uzten dugu emaitzen aukeraketa. Beste gaietan ikusi izan dugun bezala, korporazio teknologiko askok gure datuak eskuratzeko helburua izaten dute, arrazoi desberdinetarako: publizitatearen bitartez etekin ekonomikoak eskuratzeko edota bilaketa pertsonalizatuak eskaintzeko, adibidez. Hala ere, badira erabiltzaileen pribatutasunarekin trafikatzen ez duten bilatzaileak, edo datu horiek eskuratzeko borondatea ez dutenak.

 

Horregatik, jarraian, alternatiba desberdin batzuk aztertuko ditugu.

Bilatzaileen alternatiba seguruak

DuckDuckGo

DuckDuckGok ez du informazio pertsonalik jasotzen, ezta partekatzen ere. Ez du zure bilaketa-historiala gordetzen, ezta iragarleei saltzen ere. Zure informazioa ere ez du arakatzen.

Qwant

Qwant datuak babestearen aldeko apustua egiten duen alternatiba gisa aurkezten da. Frantziako eredu horrek ez ditu cookie-ak erabiltzen, ezta datu pertsonalen trukea ere, eta, beraz, ez ditu bilaketak pertsonalizatzen. Qwant da bere erabiltzaileen askatasunak babesten dituen eta ekosistema digitala osasuntsu mantentzen dela ziurtatzen duen lehen bilatzailea. Albiste, irudi, webgune eta sare sozialen bilatzailea da. Bere hitz gakoak: pribatutasuna eta neutraltasuna.

Searx

Searx beste bilatzaile batzuetako emaitzak erabiltzen dituen metabilatzailea da, hau da, beste bilatzaileetan (google edo bing adibidez) agertzen dena bildu eta emaitza bezala erakusten dizu.  Searx-ek, gainera, ez du bere erabiltzaileei buruzko informaziorik gordetzen.

Startpage

Munduko bilatzailerik pribatuenak bezala definitzen dira, “Ez baititu zure datu pertsonalak erregistratzen, arakatzen eta partekatzen”. Horregatik, datuen babesaren aldeko apustua egiten du, bere nortasun-ikur handiena den aldetik. Bilatzaile hau erabiltzen duzunean, bilaketa bakoitzarekin identifika zaitzakeen informazio guztia ezabatzeaz arduratzen dira, eta anonimoki erregistratzen dute. Zure IP helbidea ez da inoiz memorizatuko, zure bisita ez da erregistratuta geratuko eta ez dira arakatzeko cookie-ak sartuko zure nabigatzailean, proxy zerbitzari bat erabiltzen duelako.

Gibiru

Bilaketa-motor honek erabiltzailearen datuak zifratzen ditu eta hirugarrenen eskuetan erortzea saihesten du. Bilatzaile pribatu gehienek baino azkarrago funtzionatzen du, “Googleren bilaketa pertsonalizatua” erabiltzen duelako kalitatezko zerbitzua emateko, baina aplikatzen dituzten jarraipen-metodo guztiak ezabatzen ditu. Gibiru Googleren alternatiba nagusi gisa aurkezten da, informazio eta web-orrialde guztiak erakusten baititu, zentsurarik gabe. Hau da, Googleren ordezko beste bilatzaile batzuek parametro jakin batzuen arabera erakutsi ezin diren informazio edo emaitzak zentsuratzen dituzte.

Ecosia

Ecosiak web-an bila zabiltzanean zuhaitzak landatzen dituen bilatzailea da. Nola egiten du? Ecosiak dituen irabazien %80a zuhaitzak landatzen dituzten irabazi asmorik gabeko enpresei emanez. Gainera, ez du erabiltzaileen bilaketen datuak etengabe gordetzen, ez datuak iragarleei saltzen eta bilaketak segurua bermatzen du.