Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Cookie-ak

Nazkatuta behin eta berriro abisu berdinak jasotzeaz? Zer dira etengabe onartzen ditugun “Cookie” horiek? Gaur egun, webgune ia guztietan aurkitzen ditugu mota honetako informazio motak eta kasu askotan ez digute webgunea bisitatzen uzten euren Cookie-ak onartzen ez ditugun bitartean, beraz, intrusibotzat hartzen ditugu batzuetan.

 

Cookie-ak mota desberdinetako informazioa eskuratzen dute, baina nola funtzionatzen dute? Zer da zehazki egiten dutena? Goazen aztertzera!

 

Cookie bat webgune batetik bidalitako eta erabiltzailearen nabigatzailean gordetako informazio txiki bat da. Horrela, webguneak nabigatzailearen aurretiko jarduera kontsulta dezake.

Cookie-ak bi funtzio nagusi dituzte

Sarbideak gogoratu. Adibidez, lehendik webgunea bisitatu den jakitea, horrela eduki jakin bat erakusteko edo ez, edo erabiltzaile bat gogoratzea. Erabiltzaile batek bere erabiltzaile-izena eta pasahitza webgune batean sartzen dituenean, cookie bat biltegiratzen da zerbitzariaren orrialde bakoitzean hauek berriro sartu beharrik izan ez dezan.

 

Informazioa lortu. Nabigazio-ohiturei buruzko informazioa ezagutzea. Ekintza hau, oro har, enpresek aurrera eramaten dute, informazio honekin negozio egiten baitute.