Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Cookien pop-up-ak

Ziur asko, ohituta egongo zara cookien leiho irtenen etengabeko intrusiora.

 

Galdera beti bera da: “Onartzen al dituzu webgune honetako cookie-ak?”. Ziur aski, “bai” edo “onartu” botoian bitan pentsatu gable klik egingo duzula eta zabiltzanarekin jarraituko duzu. Baina ez du zertan horrela izan behar!

Horregatik, cookien baimen-abisu guztiak baztertzeko hainbat tresna aurkezten dizkizugu.

Consent-O-Matic

Kode irekiko nabigatzaile-luzapen bat da. Honek, pop-up-ak agertzerakoan hauek zure lehentasunekin automatikoki osatzen ditu.

 

Egia esan, legez baliozkoa den adostasun-erantzun bat bidaltzen du webgunera.

 

Cookie-en konfigurazioa webgune batera bidaltzen duenean, jakinarazpen bat agertuko da labur-labur zure nabigatzailean sistemak funtzionatu duela jakinarazteko.

Consent Manager

Sistema honek, posible denean, cookie guztiak baztertzen ditu eta webgune batek zure hautaketak errespetatzen ez dituenean argitzen dizu.

 

Gainera, tresna honek cookien banner formatu ohikoenak bilatu eta hauek ezabatu egiten ditu.

NinjaCookie

NinjaCookie-k antzeko zerbait egiten du eta cookie-ak modu lehenetsian baztertzen ditu.

 

Kode irekikoa ez bada ere eta premium maila badu ere, Chrome, Firefox, Safari, Edge eta Opera nabigatzaileentzako luzapenak ere badaude.