Logotipo TwitterLogotipo Instagram

HTTP vs HTTPS: Desberdintasunak

Interneten bilaketa bat egin eta webgune batera sartzen zaren bakoitzean, ohartuko zinen webgune batzuk HTTP bidez eta beste batzuk HTTPS bidez hasten direla. Baina zeri egiten diote erreferentzia? Zer garrantzi dute nabigatzen dugunean edo online erosketa bat egiten dugunean? Gaurkoan, HTTP eta HTTPS arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu. 

HTTP

Hipertestuaren Transferentziarako Protokoloak nabigatzaileek web zerbitzariekin komunikatzeko erabiltzen duten protokoloa da. Beste hitzetan, HTTP Interneteko informazio-transferentzia ahalbidetzen duen komunikazio-protokoloa da. 

HTTPS

Hipertestuaren Transferentziarako Protokolo Segurua da eta hau nabigatzailearen eta web zerbitzaien artean transferitzen den informazioa babesteko sortu zen. Hau da, konexio hauek zifratzeko beharrarengatik. Hitz gutxitan, HTTPren bertsio segurua da eta horretarako HTTP eta SSL/TS protokoloak konbinatzen ditu .

Desberdintasunak

Beraz, esan dezakegu HTTP eta HTTPS-en arteko desberdintasun nagusia SEGURTASUNA dela.

 

  • HTTP duen webgune batean orrialdera transmititzen duzun informazioa (datu pertsonalak, posta elektronikoa, pasahitzak, banku-datuak, etab.) asmo txarreko erabiltzaile batek erraz atzeman dezake.
  • HTTPS erabiltzen duen webgune batean ez da halakorik gertatzen. Ikusgai geratzen den informazio bakarra zerbitzaria eta konektatzen garen portua dira; gainerako informazioak ezkutuan eta zifratuta bidaiatzen du.

Nola identifikatu?

Webgune seguru bat baldin bada, kandadu itxi bat izango du.

Webgune segurua ez bada, kandadu horrek marka gorri txiki bat izango du, edota “konexio ez segurua” agertuko da.