Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Itzultzaileak: alternatiba seguruak

 

Ohikoa izaten da testu digital bat beste hizkuntza batean dagoenean edo itzulpen bat egin behar dugunean itzultzaile automatikoak erabiltzea. Argitalpen honetan, itzultzaile automatikoak zer diren ikusiko dugu eta, horrekin batera, normalean erabiltzen ez diren beste alternatibak ikusiko ditugu, hauek seguruagoak baitira.

 

Itzultzaile automatikoak testuen itzulpena automatikoki lortzeko ahalbidetzen duten teknologiak dira. Software hauek asko hobetu dute urteetan zehar, baina hala ere, oraindik ere ez dira guztiz perfektuak. Kasu gehienetan, itzulitako testuak berriz errebisatu behar izaten dira egon daitezkeen akatsak zuzentzeko edota esaldiari benetan eman nahi zaion esanahia emateko. Normalean, itzultzaile hauek egiten dituzten itzulpenak literalak izan ohi dira eta hizkuntza batetik bestera pasatako esaldiak eta esanahiak aldatu egiten dira.

 

Itzultzaile mota desberdin asko aurki ditzakegu sarean. Horietako asko oso ezagunak: Google Translator, Collins, Bing Translator, Babylon edo Cambridge besteak beste. Baina hauetaz gain badira beste asko ere, eta seguruagoak gainera! Eta zergatik dira seguruagoak? Kode irekikoak edo software librekoak direlako, edo ez dutelako itzulpenik gordetzen, itzultzaile famatuenekin eta erabilienekin gertatzen ez den bezala.

 

Horregatik, jarraian, alternatiba desberdin hauek zeintzuk diren aztertuko ditugu.

 

 

Itzultzaileen alternatiba seguruak:

DeepL

 

 

 

DeepL lineako itzulpen automatikoko zerbitzua da, itzulpenean eraginkortasun handia duena, eta aldi berean testuak eraldatzeko abiadura azkarra duena. Gainera, ezaguna da 72 konbinazio linguistiko egiteko duen gaitasunagatik. 11 hizkuntzatara itzultzen da, eta segurtasunari dagokionez, munduko datu-babeserako estandar altuenak ditu, testuak itzulpenaren ondoren ezabatzen baitira.

 

 

Pootle

Pootle software libreko online itzulpen tresna bat da. Elkarlanean egindako itzulpenak web bidez bideratzea errazten du. Itzulpen formatu ezberdinekin lan egin dezake eta, era berean, terminologia ere kudeatzen du.

 

 

 

Tatoeba

Tatoeba online lankidetza proiektu librea da, eta hainbat hizkuntzatako esaldiekin eta esaldien itzulpenekin datu base erraldoia egiteko helburua du. Hitzak ardatz dituzten online beste hiztegi batzuk ez bezala, Tatoebak esaldi osoen itzulpenean zentratzen da. Euskarazko itzulpenak ere baditu.

 

Mozilla Common Voice

Common Voice Mozillaren makinei gizakiek benetan nola hitz egiten duten irakasteko ekimenaren parte da,. Bere helburua kode irekiko ahotsen datu-basea sortzea da. Eta nola funtzionatzen du? Alde batetik, zure ahotsa grabatuz eman dezakezu, Common Voicek errazten dizkizun esaldi batzuk irakurriz. Eta bestetik, beste pertsona batzuen grabazio ezberdinak entzun ditzakezu, eta ondo edo gaizki dauden bozkatu. Honela, datu-basea handituz eta hobetuz doa.

 

Horiek izan dira itzultzaile ospetsuenen eta aldi berean hain seguruak ez direnen alternatibetako batzuk. Hezkuntza teknologiko ona izateko eta interneten gure pribatutasuna eta segurtasuna hobetzeko, funtsezkoa da alternatiba teknologiko horien guztien berri izatea, baina are garrantzitsuagoa da gure egunerokoan erabiltzea. Baten bat erabiltzera animatzen zara?