Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Just Delete Me

Ohikoa izaten da internet bidez egiten dugun erabileraren ondorioz webgune desberdinetan kontuak edo profilak zabaltzea, askotan kontziente izan gabe horrek suposatzen duena. Honen ondorioz, ehundaka profil desberdin izatera irits gaitezke eta horiek ezabatzea prozesu zaila bilakatu daiteke eta, batzuetan, ezinezkoa.

 

Prozesu honetan laguntzeko asmoz Just Delete Me webgunea dugu. Baina zer da zehazki?

 

JustDeleteMe orrialdeak informazio argia eta zehatza ematen du gure kontua behin betiko ezabatzeko zerbitzu eta sare sozial ezagunenetatik. Gainera, web plataforma eta zerbitzuetan profila ezabatzeko zailtasuna koloreekin puntuatzen du.