Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Just Get My Data

Aurreko egunean web orrialde desberdinetako profilak ezabatzeko argibideak eskaintzen duen baliabide bat erakutsi genizuen. Ba oraingo honetan beste baliabide batekin gatoz.

 

Ez al duzu inoiz korporazio teknologiko desberdinek zuri buruz duten informazioa jakiteko gogorik izan? Agian bai, baina datuak eskatzeko prozesu hori nekagarria eta zaila izan daiteke. Horregatik, gaurko honetan, JustGetMyData aurkeztuko dizuegu!

 

Webgune desberdinetatik gure datuak eskuratzeko jarraitu behar ditugun urratsak zeintzuk diren azaltzeko sortu den webgunea da JustGetMyData.

 

Korporazio teknologikoek datu asko eskuratzen dituzte gure jardueren bitartez, eta guri buruz dakiten guztia aurkitzea eta lortzea lan zaila izan daiteke. JustGetMyData gure datuak eskuratzen laguntzen digun direktorio bat da.

 

Webguneak alfabetikoki ordenatuta daude eta hiperesteka bidez dagokion orrialdera bideratzen dute.