Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Ordenagailu pertsonala: bilakaera historikoa

Ordenagailu pertsonalak eta internet gure etxe eta sakeletara iritsi direnetik asko aldatu da gure ingurunea. Modu erraz eta azkar batean nahi dugun informazioa bilatu eta partekatzeko aukera dugu. Baina nola iritsi gara egungo egoerara? Gaurko honetan, ordenagailu pertsonalen bilakaera zein izan den ikusiko dugu 🖥💻

Lehenengo ordenagailu digitala 1946. urtean sortu zen, ENIAC izenekoa, eta hau erabilera orokorreko lehenengo ordenagailu bezala kontsideratzen da. Esan beharra dago, ENIAC aurretik beste ordenagailu batzuk existitzen zirela baino hauek ez ziren guztiz autonomoak ezta erabilera orokorrekoak, gaur egungo ordenagailuak ez bezala.

 

Lehenengo ordenagailu elektronikoa hiru urte beranduago sortu zen, 1949an zehazki. Honen berezitasunetan, exekutatu beharreko instrukzioak memorian gordetzen zituela da, kableen bidezko programaziorik erabili behar izan gabe.

 

1950ko hamarkadan txartel perforatuak iritsi ziren. Hauek ordenagailuen datuak prozesatzeko sistemak ziren.

 

1969an gaur egungo internetaren sortzailea sortu zen, ARPANET izenez ezaguna. Hasieran, bere helburua Estatu Batuetako unibertsitateen ikerketa-baliabideak partekatzea zen. 

 

Urte bat beranduago, 1970an, mikroprozesadorea sortu zen. Hauei esker ordenagailuen tamaina txikitu eta prezioak merketu ziren. Honen ondorioz, ordenagailu pertsonalen garapenean lehen urratsak eman ziren.

 

Lehenengo ordenagailu pertsonala 1977an iritsi zen Apple-en esku eta Apple II izenarekin ezagutzen zena. 

 

Hortik aurrera, 1980ko hamarkadan tresna digital ugarien garapen azkarra etorri zen: ordenagailu, sagua, pantailak, telefono mugikorra etab.

 

Eta, azkenean, 1990ean World Wide Web edo Web (WWW) eta nabigatzaile batzuk sortu ziren. Urte bat beranduago internetaren zabalkuntza etorri zen Estatu Batuetan. Hemen, 1995era arte itxaron behar izan zen.

 

Ikusi bezala, urtetik urtera aldaketa txikiak eman dira, baina beharrezkoak izan direnak lortu dugun garapena eskuratzeko. ENIAC, ARPANET, mikroprozesadoreak, World Wide Web… Aurrerapenak ugariak izan dira.

 

Bilakaera hau mundu guztian zehar eman da. Hala ere, oraindik badira herritar desberdinen arteko desorekak, Internetik edo baliabide digitaletarako sarbiderik ez dutelako. Honek, informazioa eskuratzeko zailtasunak eragiten dizkie baliabide faltak dituztenei. Etorkizunean egoera aldatuko dela uste duzu?