Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Sexting-a

Sexting” hitza ingelesezko “sex” (sexua) eta “texting” (mezuak bidaltzea) hitzak erabiltzetik dator, eta eduki erotikoa duten mezuak gailu teknologikoen bidez borondatez bidaltzean datza. Argazkiak, mezuak, audioak edo bideoak izan daitezke, eta sare sozialen, posta elektronikoaren edo gailu digital horietarako garatutako beste edozein komunikazio-tresnaren bidez egin daiteke.

 

Normalean bidaltzaileak berak sortuak izaten dira eduki horiek (argazkiak eta bideoak batik bat), eta beste pertsona batzuei bidaltzen zaizkie, gailu mugikorren bitartez.

 

Ulergarria da pentsatzea edukiak bidali aurretik hurbiltasuneko, pribatutasuneko eta konfiantzazko egoera bat dagoela bidaltzailearen eta jasotzailearen artean. Ekintza pribatu eta intimo bat da, bi aldeak ados dauden harreman-esparru batean (borondatez egiten da). 

Arriskuak

Argi izan behar dugu gure gailu mugikorretik irudi bat bidaltzen dugun momentuan, galdu egiten dugula haren gaineko boterea, beste pertsonek egiten duten erabileran. 

 

  • Sextortsioa: pertsona bati xantaia egitean datza normalean sexuarekin loturiko irudi konprometitu bat edo batzuk erabilita (argazkiak edo bideoa). Gerta liteke aurrez norbaitekin partekaturiko irudia izatea, edo estortsio-eragileak biktimaren baimenik gabe lortu izana. 

 

  • Biralizazioa: kasu askotan ezagutu dira, ondorio tragikoekin, jendaurrean zabaldu diren mezu pribatuak. Eduki hori zabaltzea delitua da.

 

  • Identitatea ordeztea: aplikazioetan eta sare sozialetan oso erraza da beste pertsonatzat aurkeztea edo identitate bat ordeztea. Hau sextingaren arrisku nagusienetako bat da, ezezagunei informazio intimoa bidal dakiekeelako. 

Baina zer egin daiteke sextingak eragin ditzakeen arazoak saihesteko? Garrantzitsua da, eduki erotiko bat bidali aurretik bitan pentsatzea.

 

Izan ere, edukia bidaltzean, gure kontroletik ihes egiten du, eta berreskuraezin bihurtzen da. Behin bidalketa egin denean ez dago atzera bueltarik. Bestetik, gaur erakutsi nahi duguna, agian biharko egunean ez. Eta bukatzeko, kontutan izan behar da, gaurko egunez argazkia bidaltzen diogunari, agian bihar ez da gure laguna izango.

Sexting segurua praktikatzeko aholkuak

Egia da bikote askok distantzian topo egiten dutenean edo denbora daramatenean elkar ikusi gabe, sexting-a praktikatzera jolasteko gogoa izaten dutela. Eta oso atsegina edo morbosoa gerta daiteke gustuko duzun pertsona ikustea ukitzen den bitartean, edo, besterik gabe, argazki batean biluzik agertzea. Arriskuak ekiditeko, hona hemen sextinga modu seguruan praktikatzeko hainbat aholku:

  • Adostasuna garrantzitsua da:

Sextinga egoteko, partaideen arteko adostasuna egon behar du, hau da, ezin izango da sextinga kontsideratu partaideetako bat egin nahi ez duen ekintza bat egitera behartuta badago, bai eduki erotikoa bidaltzeko baita eduki hori jasotzeko ere.

  • Komunikazioa:

Sextingean pertsonen arteko komunikazioa funtsezkoa da. Praktikatzen duten pertsonen mugak eta/edo espektatibak zeintzuk diren jakitea komeni da, baita argazki edota bideo bat bidali edo jasotzeko baimena behar da, hau eskatuz edo emanez da. Gainera, partaideen batek zerbaitekin eroso sentitzen ez bada helarazteko komeni da.

  • Arriskuak ezagutu:

Irudi, mezu edo bideo bat gailu elektroniko baten bidez bidaltzen dugunean gure kontroletik egiten du ihes, horregatik, ez bidali publikatzea nahi ez duzun ezer. Sexting-aren oinarrietako bat bikotekideen arteko konfiantza da, bietako inork ez diela partekatzen dituzten irudiei erabilera txarrik emango.

  • Arriskuak txikitu:

Sextinga seguruagoa izateko modu erraz bat praktikatzen duen pertsonaren aurpegia argazki edo bideotatik ateratzea da. Ez erakutsi aurpegia. Aldi berean, tatuaje, piercing edo jaiotzako marka bereizgarriren bat izanez gero, komenigarria da horiek bidalitako dokumentuetan ez agertzea. Honela, anonimatasunarekin jarraituko da.

  • Arauak ezarri:

Sextinga praktikatzean, beti geratzen dira mota desberdinetako ebidentziak (bideoak, mezuak, argazkiak…), horregatik, egokia da ezer egin aurretik, bidaliko diren eduki horiekin zer egingo den aurretik adostea beste pertsonarekin. 

  • APP eta sare-konexio seguruak:

Saihestu Facebook messenger edo Twitter bidez sextinga praktikatzea, gure edukien jabe bilakatuko direlako. Erabili pribatutasun politika seguruak erabiltzen dituzten aplikazio zerbitzuak, Signal bezala. Bestetik, sextinga praktikatzen zaudeten bitartean, ez erabili wifi sare seguruak, hau da, saihestu sare publikoak.

  • Edukia ezabatu:

Sextinga praktikatzen ez den momentuan bideo eta argazkiak gordetzeak ez dauka zentzu handirik. Beraz, sextinga ondoren eduki hauek ezabatzea komeni da, kontrolik gabe zabaltzeko sahiestuz.

Aldi berean, hodeian (interneten) argazki eta bideo hauek gordetzeak arazoak ekar dezake. Ondorioz, zuzenean hodeian gordetzeko aukera desaktibatzea aukera hoberena da.