Logotipo TwitterLogotipo Instagram

Trackography: Nork arakatzen nau?

Albiste-atariak zuri buruzko informazio-iturri bikainak dira. Zein egunkari eta artikulu irakurtzen dituzun asko esan dezake zure ikuspegi politikoei buruz, zure interes orokorrei buruz eta zure sexualitatea edo afiliazio erlijiosoak bezalako gauzei buruz.

 

Horregatik, Tactical Tech enpresa alemanak garatutako TRACKOGRAPHY proiektua aurkezten dizuegu gaur. Tresna honi esker, zure datuak nola mugitzen diren jakin ahal izango duzu, baita zein enpresek arakatzen dituzten ere. 

 

Esan bezala, Trackography (www.trackography.org) online albisteak irakurtzen dituzunean nor ari zaizun arakatzen ikusteko tresna da. Gainera, zure datuek zein ibilbide egiten duten eta zein herrialdetatik pasatzen diren aztertzen du.

 

Horretarako, zenbait urrats jarraitu behar dira:

1- Herrialde bat aukeratu

Adibidez, bizi zaren herrialdea.

2- Hautatu komunikabide digital bat edo gehiago

Hauek nazionalak, tokikoak edo blogak izan daitezke.

3- Ikusi zure datuak nola mugitzen diren

Azter ezazu zure datuen ibilbidea eta zein herrialdetatik pasatzen diren.

4- Azter ezazu nork arakatzen dizun

Aztertu zein enpresak duen sarbidea zure datuetara hautatu dituzun hedabideen webguneen bidez.